Gorka Deuna online-ak historia egin du

  • Euskalerriko Eskautak bere Gorka Deuna ospatu zuen historian lehenengo aldiz bere sare sozialeen bidez eta parte-hartze errekorrak gainditu zituen
  • Egunak, ekintzez, zuzeneko tailerrez, musika saioez edo lehiaketaz beterik, 8.000 pertsona baino gehiago batu zituen Facebook-en eta 112.000 bisita baino gehiago izan zituen Instagrameko profilan.

Euskalerriko Eskautak bere historiako beste kapitulu bat itxi du. Larunbat honetan idatzia, kapituluak Gorka Deuna online-aren historia kontatzen du, COVID-19a dela eta Loiolako topaketa bertan behera utzi eta gero sortua. Federakuntzarako zorioneko kapitulua da hau, bere sare sozialetan errekorrak gainditu eta eskauton patroiaren eguna oztopoen gainetik aurrera eraman duena.

Guztira, 8.263 erabiltzaile konektatu ziren Gorka Deunara  Facebook-en bidez eta edukiek 11.001 interakzio -erreakzio, iruzkin, partekatutako eduki edo click– izan zituzten sare sozial nagusi honetan. Bere aldetik, Instagramek, gazteen gogokoenak, 112.960 bisita izan zituen –93 %-ko igoera– eta 109 jarraitzaile berri. Guztira, 1.737 erabiltzaile konektatu ziren Instagramen bidez.

Facebook, erdigunea

9:45ean post bat argitaratu zen ongi etorri modura eta Gorka Deuna abian jarri zen. Bere kanal nagusia Facebook izan zen, non berri guztiez gain -erronkak, ekintzak, lehiaketak…-, Instagram eta Twitter -en bidez ere partekatu zirenak, eguneko bideo guztiak -otoitza, musika saioak, tailerrak…- ere eman ziren.

7 erronketako lehena 10etan eta marrazketa tailerra 10:30ean egunari hasiera eman zioten. Lehenengo tailer hori aldi berean ehun pertsona baino gehiagok ikusi zuten, eta bideoak jadanik 1.500 erreprodukzio baino gehiago ditu. Beraz, Gorka Deunak goiz-goizetik jarraipen handia izan zuen.

Eskubeltz (EEB) taldeko familia bat, Facebook-en bidez Gorka Deuna online-a jarraitzen eta etxeko egongelan bat-bateko picnik batekin

Federakuntzak bi lehiaketa antolatu zituen, aurpegi-margoarena eta pegatina diseinuarena, partaidetza handia izan zutenak. Vª Tropa nafar eskaut taldeko kraaleko 4 pertsonak aurpegi-margoaren lehiaketa irabazi zuten, eta pegatina diseinurena Ama Lur (EEB) taldeko Iraide Huidobrok.

Egunean zehar, zuzenean izan ziren marrazketa-, korapilo- eta eskulan-tailerrez gain, Facebook-eko hormak Fede mahaiak prestatutako otoitza ere eman zuen, non Bilboko eta Gasteizko gotzainek, Mario Icetak eta Juan Carlos Elizaldek, parte hartu zuten mugimenduari indar mezu bat bidaltzeko asmoz.

Ondoren, hiru musika-saio etorri ziren, eguneko audientzia gehien izan zuten beste momentuetako bat: Berri Bide (EEA) taldeko kraalaren lau begiralek, Maitane Lopategik (Txispeleta, EEB) eta Iranzu Lópezek (Baracea, NEK) bere ahotsa eta musika gehitu zuten Gorka Deunara, ia 2.000 erreprodukzio dituzten bideoak. Bideo guztiak Euskalerriko Eskauten Facebook-eko horman berriz ikusi daitezke.

Baina zalantzarik gabe jende gehien elkartu zuen ekimenak erronkak izan ziren: 10etatik 16ak arte, orduro, Euskalerriko Eskautek bideoak argitaratzen zituzten gainditu behar ziren jarduerekin –bottle challenge-a, kopetatik ahora gaileta bat eraman bakarrik aurpegia mugituz, airean lepokoa jantzi…-. Erabiltzaileek hauek gainditzera dei egin zen, bere bideoak federakuntzari bidaliz denda eskauteko pack bat irabazi ahal izateko. Milaka bideo jaso ziren egunean zehar, baina, azkenik, Pedro Ibáñez arabarra, Ignacio Gallastegi bizkaitarra eta San Andrés taldeko Nerea eta María nafarrak izan ziren izabazleak.

Eguna Agur eskaut berezi batekin amaitu zen: Euskalerriko Eskauteko Komunikazio arduradunak, Gonzalo Lozak, egindako bideo bat, Ezker-Meatzaldeko koordinatzailearen, Eneko Garcíaren, flautarekin.

Eguneko zenbait argazki, bideo eta momentu jasotzen ditu bideoak. Testu batekin, federakuntzak ekimenak izan zuen harrera eskertu nahi izan zuen, bere babesa eman zuten eta beti prest egunarekin bat egin zuten milaka pertsona jarraitu baitzuten. “Ilusio handia jarri dugu egoera gora behera egun hau ospatu ahal izateko eta, benetan, sentiarazi nahi genizuena zuek sentiarazi diguzue”, idatzi zuen federakuntza, zalantzarik gabe, historikoa izan den egunaren amaieran.

[iframe src=”https://player.vimeo.com/video/404539969″ width=”640″ height=”564″ frameborder=”0″ allow=”autoplay; fullscreen” allowfullscreen>]

Partekatu!